EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017141

981/2017 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Andrea Salinero Berasaluce andrea Arabako Osasun Mentaleko Sareko pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201700981
Xedapenaren data: 2017-07-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201703761
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/08an argitaratutako 2017/05/22ko 201700721 EBAZPENA

Arabako Osasun Mentaleko Sareko pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen maiatzaren 22ko 721/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko ekainaren 8ko EHAAn argitaratu (108. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita euren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, Andrea Salinero Berasaluce andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Andrea Salinero Berasaluce andrea Arabako Osasun Mentaleko Sareko pertsonaleko zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko uztailaren 18tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 18a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.