EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017141

976/2017 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Marbella García Urbaneja andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari nagusiaren lanpostutik kentzeko dena, beste lanpostu batean zerbitzuak emateko.

Xedapenaren zenbakia: 201700976
Xedapenaren data: 2017-07-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201703758
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2011/03/29an argitaratutako 2011/02/24ko 201100279 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 279/2011 Ebazpenaren bidez (martxoaren 29ko EHAA, 61. zk.), Marbella García Urbaneja andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari nagusi izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Marbella García Urbaneja andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari nagusiaren lanpostutik kentzea, beste lanpostu batean zerbitzuak emateko, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2017ko uztailaren 13ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Santa Marina Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.