EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2017140

IRAGARKIA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Vitoria-Gasteizen, Donostian eta Bilbon dituen zentroetan kontsumoaren alorreko hezkuntza, prestakuntza eta informazioa emateko zerbitzua kudeatzea, garatzea eta eskaintzea helburu duen zerbitzuen kontratazio-espedientearen lizitazioa egiteko dena, 2018. urtean (3/2017-KB).

Xedapenaren data: 2017-07-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201703744
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.
b) Kontratua esleituko duen organoa: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria.
2.– Espedientea izapidetuko duen entitatea.
a) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.
b) Espedientearen zenbakia: 3/2017-KB.
3.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Vitoria-Gasteizen, Donostian eta Bilbon dituen zentroetan kontsumoaren alorreko hezkuntza, prestakuntza eta informazioa emateko zerbitzua kudeatzea, garatzea eta eskaintzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.
4.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: balorazio-irizpide hauek aplikatuko dira:
Formulen bidez ebaluatzekoak (% 51):
– Prezioa. Ponderazioa: % 36.
– Eskatutako zortzi pertsona horiez gain, zerbitzua emango duten pertsonen kopurua: Ponderazioa: % 15.
Balio-judizioen bidez ebaluatzekoak (% 49):
– Lan egitaraua. Ponderazioa: % 24.
– Jardueren planteamenduaren originaltasuna eta herritarren egungo premiekiko egokitasuna. Ponderazioa: % 15.
– Beste hobekuntza batzuk: Ponderazioa: % 10.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbatekoa, guztira: laurehun eta hirurogeita hamabost mila (475.000) euro, BEZa barnean dela.
6.– Bermeak.
– Behin-behinekoa: ez.
– Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZa kanpoan dela.
7.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Kontsumobideko Kontratazio Mahaia.
b) Helbidea: Santiago kalea 11.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01002.
d) Telefonoa: 945 06 21 44.
e) Faxa: 945 06 21 41.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: goian aipatutako lekuan jaso ahal izango dira eskabideak, doan, eskaintzak aurkezteko jarritako azken egunera arte.
Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak (kontratatzailearen profila): www.euskadi.eus (enpresak) edo www.contratacion.info
8.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus karatularen 29.2 eta 37 puntuak: egiaztatzeko moduak eta betekizunak.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Eskaintzak aurkezteko azken eguna eta ordua: 2017ko irailaren 22a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 13., 14. eta 15. klausuletan zehaztutakoak, karatulako 29. eta 30. puntuei dagokienez.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.
2) Helbidea: Santiago kalea 11.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01002.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez dira onartuko.
10.– Balio-judizioen bidez ebaluatzekoak diren eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.
b) Helbidea: Santiago kalea 11.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01002.
d) Eguna eta ordua: 2017ko irailaren 28a, 10:00etan.
11.– Formulen bidez ebaluatzekoak diren eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.
b) Helbidea: Santiago kalea 11.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01002.
d) Eguna: 2017ko urriaren 6a, 10:00etan.
12.– Bestelako argibideak: ez.
13.– Iragarkien gastuak: lizitazio-iragarkia EHAAn eta BOEn argitaratzeko gastuak esleipendunak ordainduko ditu.
14.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2017ko uztailaren 10a.
15.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eta gainontzeko agiriak eskuratzeko (kontratatzailearen profila) informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net (enpresak) o www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 12a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren ordez (Agindua, 2017ko otsailaren 28koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena).
Zerbitzu zuzendaria,
SUSANA CEJUDO FERNÁNDEZ.