EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017139

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana egiteko kontratuarena (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2017ko uztailaren 5eko Erabakia).

Organo emailea: EUSKO LEGEBILTZARRA
Xedapenaren data: 2017-07-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201703714
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
Espedientea: 06-1200-17.
Kontratu-mota: zerbitzua.
Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.
Izapidea: ohikoa.
Prozedura: irekia.
Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 17.500,00 euro, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 3.675,00 euro. Guztizko emaitza hau da 21.175,00 euro.
Burutzeko epea: 4 urte.
Luzapena: ez.
Agiriak eskuratzea. Klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:
– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 09:00etatik 14:00etara; Vitoria-Gasteizko Becerro de Bengoa kalea z/g (01005 posta-kodea).
– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus/Kontratatzailearen profila
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira, eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea z/g, 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 29ra arte. Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik eta nahiko denborarekin Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei data eta ordua.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 5a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.