EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017139

AGINDUA, 2017ko ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko «Egibide» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari (Bizkaia) bi ikastetxetan banatzeko baimena emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-06-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201703706
Maila: Agindua
Vitoria-Gasteizko «Egibide» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titular «Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa» erakundearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxea bitan banatzeko baimena eskatzen duen: ikastetxe batean Lanbide Heziketako irakaskuntzak baino ez emateko eta, bestean, ikastetxeak baimenduta dituen gainerako irakaskuntzak emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuei araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 1.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode zenbakia: 01001531.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Egibide».
Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.
Helbidea: Frantzia kalea, 32 eta Nieves Cano kalea, 10.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimena:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 44 unitate kentzea.
– Batxilergoko 26 unitate kentzea.
Ikastetxearen osaera:
– Hezkuntza Berezia: zereginen ikaskuntzako 2 gela.
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:
○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.
○ «Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
○ «Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:
○ «Merkataritza-zerbitzuak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Garraioa eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta Obra Zibila:
○ «Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:
○ «Elektrizitatea eta elektronika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ «Mantentze-lan elektronikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:
○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.
○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:
○ «Okintzako eta pastelgintzako jarduerak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Sukaldaritza eta gastronomia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Jatetxe arloko zerbitzuak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Sukalde-zuzendaritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:
○ «Estetika eta edergintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Estetika integrala eta ongizatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Elikagaien industriak:
○ «Okintza, gozogintza eta konfiteria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:
○ «Informatika eta komunikazioak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukira: ziklo 1.
○ «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:
○ «Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ «Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ «Arrisku profesionalaren prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Kimika:
○ «Laborategi-operazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Ingurumen-kimika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Osasungintza:
○ «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ «Laborategi kliniko eta biomedikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena:
○ «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:
○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Animazio soziokulturala eta turistikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:
○ «Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2.– «Egibide LH-FP» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Egibide» izango du izena.
2. artikulua.– Aurreko artikuluan aipatutako ikastetxetik bereizteagatik, jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren funtzionamendua baimentzen da:
Kode zenbakia: 01007713.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Egibide».
Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.
Helbidea: Frantzia kalea, 32 eta Nieves Cano kalea, 10.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 44 unitate, 1.320 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 8 gela ireki.
– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 26 unitate, 910 ikaspostu.
3. artikulua.– Ikastetxeek indarrean dauden legeak bete beharko dituzte, agindu honen bidez baimentzen zaizkien heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
4. artikulua.– Ikastetxeek Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko dute, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek 2017-2018 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak eman behar izatea.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.