EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017138

IRAGARKIA, Segurtasun Saileko zentroetan giltzak berdintzeko sistema elektromekanikoa hornitu eta instalatzeko kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: S-118/2017).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-07-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201703694
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Telefonoa: 94 607 80 00.
5) Telefaxa: 94 607 83 04.
6) Posta elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko irailaren 4a.
d) Espedientearen zenbakia: S-118/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidurak.
b) Deskripzioa: Segurtasun Saileko zentroetan giltzak berdintzeko sistema elektromekanikoa hornitu eta instalatzea.
c) Lote-banaketa eta lote- edo unitate-kopurua: ez dago.
d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: ikus kontratuaren agiriak.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 12 hilabete.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) Esparru-akordiorik ezartzea (behar bada): ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.
i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 44521120-5.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: kasu honetan ez.
d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago: ikus kontratuaren dokumentazioa.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 330.578,51 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
a) Zenbateko garbia: 330.578,51 euro. BEZa: % 21. Guztira: 400.000 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin betikoa: esleipen aurrekontuaren % 5, BEZa kanpo.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikus kontratuaren dokumentazioa.
c) Bestelako berariazko betekizunak: ikus kontratuaren dokumentazioa.
d) Erreserbatutako kontratuak: ez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 4a, 10:00etan.
b) Aurkezteko modalitatea: ikus kontratuaren dokumentazioa.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Helbide elektronikoa: ez.
d) Eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (prozedura murriztua): ez dago halakorik.
e) Aldaerak onartzea, behar izanez gero: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
9.– Eskaintzak irekitzea.
«B» gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa, eta formulak aplikatuz automatikoki balioesten diren irizpideak.
a) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea 18.
b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
c) Eguna eta ordua: 2017ko irailaren 21a, 12:00etan.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunek ordainduko dituzte.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2017ko ekainaren 30a.
12.– Bestelako argibideak: «C» gutun-azalak lehenago adierazitako helbidean irekiko dira jendaurrean, 2017ko irailaren 7an, 12:00etan.
Erandio, 2017ko uztailaren 4a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.