EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017138

IRAGARKIA, zerbitzuen administrazio-kontratu hau formalizatu dela jakinarazteko dena: «Memoriaren Plaza erakusketako gehieneko 6 ediziotarako zenbait material gordetzea, muntatzea, desmuntatzea eta garraiatzea» (Espedientea: 05G/05S/2017).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-07-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201703692
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/06an argitaratutako 2017/05/26ko IRAGARPENA [201702800]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: GOGORA - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: 05G/05S/2017.
d) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: Memoriaren Plaza erakusketako gehieneko 6 ediziotarako zenbait material gordetzea, muntatzea, desmuntatzea eta garraiatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: erakusketak egingo diren lekuetan.
d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen den egunetik hasi eta 2017ko abenduaren 31ra arte.
e) Lizitaziorako iragarkia zer egunetan eta zer aldizkaritan argitaratu den: 2017ko ekainaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 106. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: prezioa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 66.429,00 euro (BEZa barne).
5.– Kontratuaren esleipena eta formalizazioa.
a) Noiz esleitu den: 2017ko uztailaren 12an.
b) Noiz formalizatu den: 2017ko uztailaren 14an.
c) Kontratista: Montai Produkzioak SL.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 55.357,50 euro (BEZa barne).
Bilbao, 2017ko uztailaren 17a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.