EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2017138

20/2017 DEKRETUA, uztailaren 17koa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kide bat aldatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201700020
Xedapenaren data: 2017-07-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201703683
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/03/03an argitaratutako 2017/02/23ko 201700006 DEKRETUA

Lehendakariaren otsailaren 23ko 6/2017 Dekretuaren bitartez, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatu ziren. Kide horiek batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratu zituzten.
Lan eta Justizia Sailak beste kide bat aukeratu du, orduan izendatutako kidea ordezkatzeko; beraz, bidezkoa da beste kide hori izendatzea ordezkatuari geratzen zaion agintaldirako. Horregatik guztiarengatik, euskal gizataldeekiko harremanetarako organoak arautzen dituen apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, hauxe
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Jon Azkue Manterola jauna izendatzea Lan eta Justizia Saileko lan eta gizarte-segurantza arloaren ordezkari, Elena Pérez Barredo andrea ordezkatzeko.
Bigarren artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko uztailaren 17an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.