EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017137

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 8koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-06-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201703657
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/01/20an argitaratutako 2016/12/22ko EBAZPENA [201700351]

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariak, 2012ko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA, 232. zk.), Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa ematea onartu zuen.
Ospitaleak Batzordearen osaera aldatzeko eskaera egin du. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak akreditatzeko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 10. artikuluak emandako egitekoak betez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren batzordekide kargutik kentzea:
– Ana Maria Gonzalez-Pinto Arrillaga andrea, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna.
– M.ª Teresa Bacigalupe Artacho Andrea, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna.
– Carlos Javier Egea Santaolalla jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna.
Bigarrena.– Arabako Unibertsitate Ospitaleko Ikerketa klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berretsi hurrengo batzorkiden izendapenarekin:
– Iñaki Zorrilla Martinez jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna.
– Ainhoa Alvarez Ruiz de Larrinoa andrea, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna.
Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Halaber, ebazpena Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko zaio.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Osasuneko sailburuordeari edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 8a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.