EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017137

AGINDUA, 2017ko ekainaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «CPES Egibide BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-06-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201703656
Maila: Agindua
Vitoria-Gasteizko «CPES Egibide BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen baimena aldatzeko eskatzen baitu aurretik baimenduta duen Lanbide Heziketako heziketa-ziklo baten edukiera handitzeko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1581/2011 Errege Dekretua, Automatizazioa eta Robotika Industriala goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); azaroaren 27ko 254/2012 Dekretua, Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi Mailako Teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (2013ko otsailaren 25eko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2017-2018 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode-zenbakia: 01001531.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Egibide».
Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.
Helbidea: Frantzia kalea 32 eta Nieves Cano kalea 10.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimena:
– «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-ziklo bat gehitzea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.
Ikastetxearen osaera:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 44 unitate, 1.320 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia:
● Hezkuntza Bereziko 8
● Zereginen ikaskuntzako 2 gela.
– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 26 unitate eta 910 ikaspostu.
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:
○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.
○ «Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
○ «Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:
○ «Merkataritza-zerbitzuak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Garraioa eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Eraikuntza eta Obra Zibila:
○ «Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:
○ «Elektrizitatea eta elektronika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ «Mantentze-lan elektronikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:
○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.
○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:
○ «Okintzako eta pastelgintzako jarduerak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Sukaldaritza eta gastronomia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Jatetxe arloko zerbitzuak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Sukalde-zuzendaritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:
○ «Estetika eta edergintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Estetika integrala eta ongizatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Elikagaien industriak:
○ «Okintza, gozogintza eta konfiteria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:
○ «Informatika eta komunikazioak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukira: ziklo 1.
○ «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:
○ «Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ «Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ «Arrisku profesionalaren prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Kimika:
○ «Laborategi-operazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Ingurumen-kimika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Osasungintza:
○ «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
○ «Laborategi kliniko eta biomedikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena:
○ «Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:
○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Animazio soziokulturala eta turistikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:
○ «Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimena emateak ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.