EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2017136

IRAGARKIA, «Ekin, Sociedad Cooperativa» (kooperatiba xurgatzailea) eta «Ekin Lemoa, S.L.U.» (kooperatiba xurgatua) sozietateen arteko xurgapen bidezko bat-egiteari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-07-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201703645
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan (aurrerantzean, «EKL») eta Merkataritza Sozietateen Egiturazko Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 43. artikuluan (aurrerantzean, «EAL») xedatutakoaren arabera, jakinarazten da Ekin kooperatiba-sozietateko ohiko batzar nagusiak 2017ko ekainaren 17an eta Ekin Lemoa SLUko kide bakarrak 2017ko uztailaren 1ean onartu dutela, legez eta estatutuetan eskatutako gehiengoekin, Ekin kooperatiba-sozietateak Ekin Lemoa SLU xurgatuz bi sozietateek bat egitea, 2016ko abenduaren 31n itxi ziren bat-egite balantzeen onarpenarekin (Ekin kooperatiba-sozietateko kontu-auditoreek egiaztatua), eta 2017ko maiatzaren 15ean Euskadiko Kooperatiben Erregistroan eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan gordailututako bat-egite proiektuari egokiturik. Ekin Lemoa SLU sozietatea likidaziorik gabe desegin da, eta haren ondarea blokean transferitu, titulu unibertsalez, Ekin kooperatiba-sozietatera.
EKLren 80. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, kooperatiba horietatik banantzeko eskubidea izango dute bat-egitearen aurka bozkatu duten kooperatibako kideek, edo batzar orokorretara joan ez baina desadostasuna adierazten dutenek. Eskubide hori gauzatzeko, administratzaileei idazki bat bidali beharko zaie, berrogei eguneko epean, bat egiteko erabakia azken aldiz argitaratzen den egunetik aurrera.
Jasota geratzen da, halaber, bat-egitean parte hartu duten kooperatibetako hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela. Bat-egitearen erabakiaren azken iragarkiaren datatik hilabeteko epea izango dute horretarako, EKLren 81. artikuluan eta EALren 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, hurrenez hurren.
Era berean, eta apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 43. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazten da bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela aipatutako dokumentuen testu osoa eta bat-egitearen balantzeak eskuratzeko.
Amorebieta-Etxano (Bizkaia) eta Lemoa (Bizkaia), 2017ko uztailaren 1a.
Ekin kooperatiba-sozietateren Kontseilu Errektoreko lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER OMAETXEBARRIA ELORRIAGA.
Ekin Lemoa, S.L.U.ren administratzaile solidarioak,
FRANCISCO JAVIER OMAETXEBARRIA ELORRIAGA ETA ENEKO GOROSTIDI AIZPURUA.