EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2017136

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 15ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2017. urtean diru-laguntzak ematen dituena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-06-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201703620
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/12an argitaratutako 2016/11/25eko EBAZPENA [201605261]

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko azaroaren 25eko Ebazpenaren bidez, 2017. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, hain zuzen ere emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei diru-laguntzak emateko.
2016ko azaroaren 25eko Ebazpenaren 10. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko ditu, Hautaketa Batzordeak proposatutakoaren arabera, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpen horretako 13. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, diru-laguntza onartu ostean, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da; bigarren ordainketa (gainerako % 25a), berriz, sortutako gastu guztiak 2018ko martxoaren 1era bitartean justifikatu ondoren.
Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatuta dauden erakunde, elkarte eta fundazioei diru-laguntzak ematea: orotara, berrehun eta berrogei mila (240.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.
Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren elkarteak ordezko izendatzea, kasuan kasu gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoaz.
Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren entitateei laguntzak ukatzea, han adierazten diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 15a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.
I. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDUKO DIREN ERAKUNDEEN, ELKARTEEN ETA FUNDAZIOEN ZERRENDA
II. ERANSKINA
ERAKUNDE, ELKARTE ETA FUNDAZIO ONURADUN ORDEZKOEN ZERRENDA
III. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZA UKATU ZAIEN ERAKUNDE, ELKARTE ETA FUNDAZIOEN ZERRENDA