EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2017136

825/2017 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, Donostialdea ESIko Ginekologia zerbitzuko atalburu lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena (Onkologiako arloa).

Xedapenaren zenbakia: 201700825
Xedapenaren data: 2017-06-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201703617
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Donostialdea ESIko Ginekologiako atal sanitarioko buru lanpostua (Onkologiako arloa) hutsik egonik, Zuzendaritza Gerentzia honek deialdi publikoa iragartzea erabaki du, lanpostu hori lehiaketa bidez betetzeko. Prozedura hori honako arau hauetan jasotakoaren arabera egin da: 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena, 28. artikuluko 8 atala (Hirugarren Arau Komuna); 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, I Eranskina, Osakidetzako Lanpostu Funtzionalak arautzen dituena; 55/03 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko pertsonalaren Estatutu Markoa; 7/07 Legea, apirilaren 12koa, Enplegatu Publikoaren Estatutu Markoarena; eta 255/1997 Dekretua azaroaren 11koa.
Zuzendaritza Medikoaren esanetara, eta Obstetrizia eta Ginekologiako zerbitzuburuarekin elkarlanean, ondoko eginkizunez arduratuko da:
● Ginekologia ataleko helburuak proposatu eta jarduerak kudeatu (Onkologiako arloa).
● Unitateari atxikita dauden pertsonak kudeatu: laneko profilak definitu eta atalaren antolaketa zehaztu. Atala antolatuko du langileek pazienteei ospitalez kanpo eta barneko asistentzia emateko, baita asistentzia kirurgikoa emateko ere.
● Beste ESI eta zentro pribatuekin koordinatzea, ginekologiako patologia onkologikoei dagokienez.
● Jarduera planifikatzea eta zerbitzura atxikitako pertsonen funtzioak koordinatzea, helburuak lortzeko.
● Diziplina anitzeko taldeak bultzatzea. Tumoreen batzordeak.
● Antolaketa eta asistentzia prozesuak berrikusi eta hobetzea.
● Zerbitzuko kideen talde-lana erraztu eta bultzatzea.
● Arlo honetan mediku egoiliarrentzat dauden prestakuntza-planetan parte hartu, eta dozentzia hori unitatean garatu, zerbitzuko BAME prestakuntza programaren baitan.
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako bandintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Estatutario, funtzionario edo lan-kontratadun finkoa izatea Osakidetzako edozein zentrotan, edo pertsonal estatutario finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko erakunde sanitarioetan eta zerbitzu egoeran egotea A1 lanbide kategorian; edo, kategoria berean lanpostua erreserban edukitzeko eskubidea duen egoera administratiboan egotea.
b) Medikuntza lizentziatura edukitzea, Obstetrizia eta Ginekologiako espezialitatean.
c) Gutxieneko 3 urteko lan-esperientzia, Obstetrizia eta Ginekologiako espezialitatean.
Bigarrena.– Merituen baremoa (gehienez 66 puntu).
Ebazpen honen eranskinean jasota dagoen baremoaren arabera egingo da.
Fase hauek izango ditu:
I.– Memoria-proiektu eta defentsa (gehienez, 30 puntu).
II.– Beste meritu batzuk (gehienez, 30 puntu).
III.– Euskararen ezagutza (gehienez 6 puntu).
Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.
Interesdunek Osakidetza - Euskal Osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara zuzenduko dute eskabidea (Begiristain Pasealekua, z.g. – 20014 – Donostia), Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamabost egun balioduneko epean.
Era berean, aurkeztu ahal izango da azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezarritakoaren arabera.
Interesdunek Osakidetza - Euskal Osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara zuzenduko dute eskabidea (Begiristain Pasealekua, z.g. – 20014 – Donostia), bertan datu pertsonalak idatziko dituzte, eta curriculum vitaea atxikiko dute. Dokumentazioa horrela aurkeztuko dute:
a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopiak konpultsatua.
b) Funtzionario edo langile estatutario izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
c) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua: Medikuntza lizentziatura Obstetrizia eta Ginekologiako espezialitatean.
d) Egindako zerbitzuen ziurtagiri original eguneratuta, deialdia EHAAn argitaratu zen eguneko kategoria zein den adierazita.
e) Bete nahi den Zerbitzuko kudeaketari buruzko memoria-proiektua.
f) Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea, CV aplikazio informatikoan behar bezala egiaztatuta dauden guztiak; dena den, izangaiak eskabidean adierazi behar du hori horrela dela.
Laugarrena.– Onartu eta baztertuen zerrenda.
Izena emateko epea amaitzen denean, Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak, ebazpen bidez, behin behineko onartuen eta baztertuen zerrenda onartuko du; era berean, dagokionean, baztertu izanaren arrazoiak azalduko ditu. Ebazpena Osakidetzako web gunean argitaratuko da, eta behin betiko bihurtuko da baztertutako izangairik ez baldin badago.
Hamar egun baliodun izango dira, ebazpena argitaratzen den biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko.
Baztertzeko arrazoia konpondu litekeen egoera batek sortu badu, interesdunei errekerimendua egingo zaie erreklamazioa aurkezteko epe berean zuzenketa egiteko. Errekerimendu horretan adieraziko zaie adierazitako akats horien zuzenketa egiten ez bada, prozesutik kanpo gertuko direla.
Aipaturiko epe iraganda, behin betiko zerrenda argitaratuko da Donostialdea ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez. Eta dokumentu hau Osakidetzako web gunean argitaratuko da.
Behin betiko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa zuzendu dakioke Osakidetzako zuzendari orokorrari, hilabeteko epean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121 eta 122 artikuluetan jasotzen duenaren arabera (urriaren 2ko BOE, 236 zk.).
Bosgarrena.– Balorazio Batzordea.
Izendapena eta eraketa.
Izangaien behin betiko ebazpena onartu eta argitaratuta, Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak izendatuko ditu ebazpen bidez Balorazio Batzordearen kideak; gutxienez, kudeaketa proiektuak aurkezteko data baino hamar egun lehenago. Ebazpen hori Osakidetzako web orrialdean argitaratuko da, eta gora jotzeko errekurtsoaren bidez erreklamazioa jarri ahalko zaio. Batzordearen eraketa hau izango da:
● Lehendakaria: Erakundeko zuzendari medikoa.
● Zerbitzu erakundeko zuzendariorde medikoa.
● Idazkaria: Erakundeko pertsonaleko zuzendaria.
● Hiru kide. Bat IVAPek izendatua hautagaiei eskatutako titulu eta espezialitatea duena, eta finkoa, estatutupeko, funtzionario edo lan kontratuduna, kategoria berean edo goragokoan.
Batzorderako izendatu den titular bakoitzeko ordezko bat izendatuko da, titularrek bete behar dituzten baldintzak berberak bete beharko dituzte. Erakundean ordezkapena egiteko behar den lanpostu hori ez baldin badago, edo hutsik baldin badago, Osakidetzako beste zerbitzu erakunde batekoa izendatu ahal izango da.
Batzordeko kideen parte hartzeak izaera indibiduala izango du, eta jardueran independenteak izango dira, diskrezionaltasun teknikoaren babesean jokatuko dute; betiere, zuzenbideak ezartzen dituen mugen baitan.
Parte ez hartzea eta errefusatzea.
Batzordekideek parte hartzeari uko egingo diote, eta izendatu dituen arduradunari jakinaraziko diote kasu hauetan: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23 artikuluak jasotzen dituen egoerak (urriaren 2ko BOE, 236 zk.).
Egoera horietan interesatuek errefusatzea eska dezakete edozein momentutan, aipaturiko legearen 24 artikuluan jasotakoaren arabera.
Arauak.
Batzordeak autonomia funtzional osoa izango du, prozeduraren legaltasuna zainduko du, eta beronen objetibotasuna ziurtatzeko ardura izango du. Oinarri hauetan sortzen diren zalantza guztiak argituko ditu, eta irizpideak ezarriko ditu oinarrietan jaso ez diren eta gerta daitezkeen egoeretarako.
Batzordeak 40/2015 Legearen 15etik 20ra bitarteko artikuluen arabera jokatuko du.
Akordio guztiak botoen gehiengoaren bidez onartuko dira.
Batzordekide guztiek hitza eta botoa izango dute.
Batzordearen sesioetan akta egingo da. Bertan jasoko dira: izangaien izenak, baremazio irizpideak, merituen atal bakoitzean emandako puntuazioa eta guztira emandako puntuazioa.
Seigarrena.– Lehiaketaren atalak.
Lehiaketak hiru atal izango ditu. Hiru atal hauetan baloratuko da memoria-proiektua eta defentsa, bestelako merituak eta euskararen ezagutza.
1.– Garapen memoria-proiektua eta defentsa.
Izangaiei banaka deituko zaie, gutxienez, hamar egun lehenago, eta adieraziko zaie probaren data, lekua eta ordua.
Era berean, deialdia Osakidetzako web gunean argitaratuko da jakinarazteko.
Izangaiek prestatutako proiektua azalduko dute, eta batzordeko kideek egindako galderei erantzungo diete. Prozesu horrek izaera publikoa izango du.
Batzordekide bakoitzak bakarka baloratuko du proiektua eta honen azalpen publikoa, 1 atal baremoaren 1 atalean jasotakoaren arabera. Beharrezkoa izango da gutxienez 15 puntu lortzea fasea honetan.
2.– Bestelako merituen balorazioa.
Behar den epean, eta behar den moduan aurkezturiko merituak baloratuko dituzte batzordekideek; hauei buruz azalpenak eskatzerik izango dute.
Ez dira baloratuko, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen, behar den moduan aurkeztu eta egiaztatu ez diren merituak.
Balorazioa, merituen Baremoaren 2. atalean jasotakoaren arabera egingo da.
3.– Euskararen ezagutza.
Euskararen erabilera Osakidetza normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak, eta berau garatzen dute arauek, xedatutakoaren arabera baloratuko da.
4.– Akta eta izendapen proposamena.
Aktak jasoko du zehaztasunez hautagai bakoitzari baremazioaren atal bakoitzean emandako puntuazioa, eta lortutako azken puntuazio orokorra.
Era berean, jasoko dira azalpen labur baten bidez, balorazioa egiteko aintzat hartu diren irizpideak Memoria-proiektuaren azalpenaren balorazioan, eta nola atal bakoitzari eman zaion puntuazio zehatzean.
Hautagaien artean berdinketarik badago, lehentasuna emango zaie emakumeei, otsailaren 18ko 4/05 Legeak (EHAA 42 zk, martxoaren 2koa), Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari dagokionak, 20.4 artikuluan jasotakoa aintzat hartuta.
Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, puntuazio altuena (atal guztietan eta dagokion hurrenkeran) lortu duen hautagaiaren alde ebatziko da:
1.– Kudeaketa Memoria-proiektua eta azalpen publikoa.
2.– Bestelako merituak.
3.– Euskara.
Horrela ere argitzen ez bada, dagokion lanbide kidegoan lan-egun gehien egin duen hautagaiaren alde ebatziko da.
Azkenik, bestelako irizpideren bat behar izango balitz, lehenagoko jaiotze data duenaren alde jokatuko litzateke.
Lanpostua lortzeko puntuazio minimoa 33koa izango da, prozesuan lortu litekeen puntuazioaren erdia, hain zuzen ere. Eta 15, derrigorrez, memoria-proiektua eta honen defentsatik lortutakoak izan beharko dute (atal honetan lortu litekeenaren erdia).
Aktak jasoko du Balorazio Batzordearen puntuazio altuena lortu duen hautagaiaren aldeko proposamena.
Zazpigarrena.– Prozeduraren ebazpena.
Batzordeak Donostialdea ESIko zuzendari gerenteari helaraziko dio izangaiaren izendapenaren proposamena; hain zuzen ere, puntuaziorik altuena jaso duen izangaia proposatuz. Halaber, zuzendari gerenteari helaraziko zaion proposamenak, batzordekide guztien sinadura eta izangaiak atal bakoitzean lortutako puntuazioa zehaztuta jasoko du.
Aipaturiko proposamena Osakidetzako web gunean argitaratuko da.
Donostialdea ESIko Zuzendaritza Gerentziak ebazpena egingo du izangaia izendatzeko; hautagaiak ukoa egingo balu, zerrendan puntuaziorik altuena duen hurrengo izangaia izendatu ahal izango litzateke; betiere, eskatutako gutxieneko puntu kopurua berdindu edo gainditu badu.
Donostialdea ESIak, dagokion prozedura fasean, egoera hauetan deialdia bete gabe utz dezake:
– Izangairik aurkeztu ez bada.
– Izangaiek ez badute baldintzarik betetzen.
– Izangaiek ez badute gutxiengo puntuazioa lortu.
Zuzendaritza Gerentziako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; bai izangairen bat izendatuz, bai bete gabe dagoela, hau da, deialdia hutsik geratzen dela adieraziz. Eta dagokionean interesdunari jakinaraziko zaio.
Honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, Osakidetzako zuzendari nagusiari zuzenduta, 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluek jasotakoaren arabera, Euskal Herriko aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Zortzigarrena.– Esleipenaren ondorioak.
Zerbitzuburu lanpostuak aldi baterako lau urteko iraupena izango du. Izendapen honek luzapena izango du, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen (Euskadiko Antolamendu Sanitarioa) 28. artikuluak (Hirugarren Araua) jasotakoaren arabera (uztailaren 21eko EHAA, 138 zk.).
Lanpostua betetzen duen langileak berau utziko du izendapenaren epea betetzen denean; luzapen egoeraren bat gertatuko balitz, izan ezik. Lehen aipaturiko, 8/1997 Legeak jasotzen duenaren arabera ezarritako kide anitzeko organoaren ebaluazio prozeduraren arabera egingo da luzapena.
Halaber, izendatutakoa lekuz aldatu ahal izango da epea amaitu baino lehen, aurrez kontraesaneko espedientea eginda, eta 8/1997 Legearen 28. Artikuluak, 6. Atalean (Hirugarren Araua) leku aldatzeak egiteko aurreikusitakoa kontuan hartuta.
Kargu uzte arruntak edo lanpostutik mugiarazteak beste lanpostu baterako lekualdatzea eragingo du. Egoera honetan interesatuak jatorrizko kategorian zeuzkan baldintza mantenduko dira.
Bederatzigarrena.– Publizitatea.
Ebazpen hau osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Osakidetzaren web gunean, eta zerbitzu erakundeetako intranetetan.
Hornikuntza prozeduran onartzen diren ebazpenak Osakidetzako web gunean argitaratuko dira.
Aukeratutako izangaiaren izendapenaren ebazpena, edo lanpostua hutsik geratzen dela dioena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzako web gunean argitaratuko da, zazpigarren oinarrian jasotakoaren arabera.
Hamargarrena.– Errekurtsoak.
39/2015 Legeak 121 eta 122 artikuluetan jasotakoaren arabera, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal da, Osakidetzako zuzendari nagusiari zuzendua. Izapide hau egiteko hilabeteko epea egongo da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria edo Estatuko Aldizkari ofizialean argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.
Donostia, 2017ko ekainaren 13a.
Donostialdea ESIko zuzendari gerentea,
(1052/2015 Ebazpena irailaren 3koa).
Pertsonaleko zuzendaria
ESTHER LITAGO SOLA.