EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017135

IRAGARKIA, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen duen dekretua aldatzeko dekretu-proiektua jakinarazteko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-07-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201703602
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/11/28an argitaratutako 2013/11/19ko 201300447 DEKRETUA

Osasun Sailak dekretu-proiektu bat landu du, zeinaren bidez aldatzen baita Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen duen dekretua; proiektu hori xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetuko da.
Aipatu 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrei entzunaldia egingo zaie, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jakinarazi egingo dira.
Horrenbestez, xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera, aurreproiektu hau jakinarazten da; horretarako, 20 egun balioduneko epea nahikoa dela uste da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.
Proiektua hiritarren eskura egongo da honako web orri honetan: www.euskadi.net/egoitza elektronikoa/iragarki taula
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 5a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
DANIEL SALAZAR IRUSTA.