EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2017134

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 16koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuek 2017-2018 ikasturtean prestakuntza-jarduerak egin ditzaten diru-laguntzak emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-06-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201703548
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/04/05ean argitaratutako 2017/03/21eko AGINDUA [201701745]

2017ko martxoaren 21eko Aginduak (apirilaren 5eko EHAA, 67. zk.) Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuek 2017-2018 ikasturtean prestakuntza-jarduerak egin ditzaten diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu.
Eskabide-espedienteak aztertuta, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren ikastetxeei ematea diru-laguntzak, adierazten diren prestakuntza-jarduerak antolatu eta burutzeko; ondoan, diru-laguntzen zenbatekoak ere adierazita daude.
Bigarren artikulua.– II. eranskinean aipatzen diren ikastetxeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, ondoan agertzen diren arrazoiengatik.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 16a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.