EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017133

IRAGARKIA, ekonomia zirkularreko frogaketa-proiektuetarako eta ekodiseinuko proiektuetarako 2017ko ekitaldiko laguntzen deialdiarena.

Organo emailea: IHOBE A.B.
Xedapenaren data: 2017-06-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201703536
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Ekonomia zirkularreko frogaketa-proiektuetarako laguntzak.
Laguntza horien helburua da Ingurumeneko Esparru Programako (2020) «Fabrikazio Berdea» lerroari eta EAEko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko Planari (2020) laguntza irmoa ematen dioten proiektuak sustatzea.
Ekodiseinuko proiektuak egiteko laguntzak.
Hainbat helburu dituzte laguntza hauek: alde batetik, bizi-ziklo osoan ingurumen-inpaktu txikiagoa izango duten eta konpontzeko, eguneratzeko edo birsortzeko errazagoak diren produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko pizgarri izan nahi dute. Bestetik, 2020 Ingurumen Esparru Programako «Baliabideen kontsumoa hobetzea, produktu eta prozesu eraginkorragoen bidez lehiakortasuna hobetzeko» delakoaren jarduera-ildoko helburuak betetzea sustatu nahi dute, eta bai Euskadiko Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren hedapena ere.
Interesa dutenek eskuragarri dituzte bi deialdien oinarriak Ihobe, S.A. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren webgunean (www.ihobe.eus).
Diru-laguntzak emateko prozesua lehiaketa bidez gauzatuko da.
Eskaerak aurkezteko epea iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2017ko irailaren 15.ean bukatuko.
Ekonomia zirkularreko frogaketa-proiektuetarako laguntzen aurrekontu-zuzkidura 400.000 euro da.
Ekodiseinuko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako aurrekontu-zuzkidura 120.000 eurokoa da.
Bilbao, 2017ko ekainaren 29a.
Zuzendari nagusia,
JESUS LOSADA BESTEIRO.