EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017133

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, trenbideko mekanizatuaren mantentze-lanak.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2017-07-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201703532
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: mantentze-lanak.
b) Xedearen deskribapena: trenbideko mekanizatuaren mantentze-lanak.
c) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Burutzapen/entrega epea: lau (4) urte.
e) Luzapenak: bai, bi (2) urteko luzapena, bi alde aurretiazko adostasun bidez.
f) Loterik: bai.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: Irizpide objektiboak; Proposamen Ekonomikoa (balorazioa 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; Zerbitzuaren deskripzioa eta metodologia (balorazioa 0 eta 25 puntu artean); Hobekuntzak (balorazioa 0 eta 15 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: zazpi milioi hirurehun eta berrogeita hamasei mila seiehun eta hirurogeita hiru euro eta hogeita hamasei zentimo (7.356.663,36), BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Fax: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web-orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko abuztuaren 10a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20016161).
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: Baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2017ko abuztuaren 17ko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al da: ez.
9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2017ko uztailaren 3a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.