EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017133

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «documentum softwarearen lizentzien mantentze-lanak kontratatzea» espedientearen lizitazioko prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-06-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201703529
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea. Datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Posta elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia - Erosketa, obra eta zerbitzu estrategikoen zuzendariordetza.
c) Informazioa eta dokumentuak eskuratzea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea, 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Espedientearen zenbakia: G/204/20/1/1144/OSC1/0000/052017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Azalpena: Documentum softwarearen lizentzien mantentze-lanak kontratatzea.
c) Loteka banatzea eta kopurua: ez.
d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Zuzendaritza Nagusia.
e) Gauzatu eta entregatzeko epea: 2019-06-30a arte.
f) Luzapena: ez
g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala dagokionean): ez.
h) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 50324100-3.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:
c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 10.
c.1.1.– Kalitate teknikoa: 10 puntu.
c.2.– Formulatan oinarritutako irizpideak: % 90.
c.2.1.– Eskaintzaren prezioa: 90 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 120.000,00 euro BEZik gabe.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 120.000,00 euro BEZik gabe.
6.– Eskatutako bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Kaudimen finantzarioa eta ekonomikoa eta kaudimen tekniko edo profesionala enpresa espainiarrentzat, Europar Batasunaren kide diren estatuetako enpresa atzerritarrentzat eta Europar Batasunaren kide ez diren estatuetako enpresa atzerritarrentzat.
b.1.– Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
b.1.1.– Betekizunak: Enpresa lizitatzaileek urteko negozio-bolumen bat akreditatu beharko dute, bukatutako azken hiru urteetan negozio-bolumenik handiena izan duen urteari dagokionez; eta gutxienez lizitazio-kopurua eta erdiren parekoa izan beharko da.
b.1.2.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: Urteko negozio-bolumena (zenbatekoa) ziurtatzeko, Merkataritza Erregistroan jasotako eta onartutako urteko kontuak aurkeztu beharko dira, enpresaria erregistro horretan inskribatuta badago, eta bestela, kasuan kasu dagokion erregistro ofizialean jasotakoak aurkeztu beharko dira. Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresari indibidualek haien urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute haien inbentarioen eta urteko kontuen liburuekin, Merkataritzako Erregistroak horiek legalizatu ondoren.
b.2.– Kaudimen teknikoa edo profesionala:
b.2.1.– Betekizunak: Enpresa lizitatzaileek azken 5 urteetan kontratuaren xede direnen antzekoak diren edo pareko ezaugarriak dituzten zerbitzuak egin izana ziurtatu beharko dute, eta zerbitzu horien urteko zenbateko metatua kontratuaren urteko batez besteko zenbatekoaren % 70en parekoa edo handiagoa izan beharko da (BEZik gabe).
b.2.2.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: Interesdunak azken bost urtean gauzatu dituen eta lizitazio-kontratu honetakoen berdinak edo antzekoak izan diren zerbitzu nagusien zerrenda, horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak adieraziz. Hartzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez ziurtatu beharko dira egindako hornidurak; hartzailea arlo pribatuko eroslea bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresariaren aitorpenaren bidez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 31, 13:00ean.
b) Aurkezteko modua: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan adierazitakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a) puntua.
d) Prozedura mugatua izanez gero eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.
e) Aldagaiak onartzea: ez.
f) Eskaintzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen denetik zenbatzen hasita; hamabost egun baliodun gehiagoz luzatu ahal izango da epe hori, SPKLTBaren 152.3 artikuluak aipatzen dituen izapideak egin beharra badago (balio anormal edo neurrigabeak).
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea, 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2017ko abuztuaren 7a, 11:30ean.
b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea, 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2017ko abuztuaren 28a, 12:15ean.
10.– Publizitate gastuak: esleipendunaren kontura (466,14 euro).
11.–Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (halakorik bada): ez dagokio.
12.– Beste argibide batzuk: pleguetan jasota daude. Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 27a.
Kontratazio Mahaiko buruaren ordezkoa,
CAROLINA ORTEGA ORTEGA.