EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2017132

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 19koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, artzain txakurren 2017ko lehiaketa ofizialak finkatzekoa.

Xedapenaren data: 2017-06-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201703502
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 1999/08/30rean argitaratutako 1999/08/16ko AGINDUA [199903691]

Artzain txakurren inguruan lehiaketa eta bestelako gertakizunak antolatzen dituzten elkarteen erregistroa sortu, eta lehiaketa nahiz gertakizun ofizialak aintzatesten dituen Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1999ko abuztuaren 16ko Aginduaren (1999ko abuztuaren 30eko EHAA, 165. zenbakia) 2. artikuluak xedatutakoarekin bat, eta aginduan eskatutakoak beteta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Artzain txakurren lehiaketa ofizialak finkatzea 2017ko, ebazpen honi atxikitako eranskinean azaltzen den moduan.
Bigarrena.– Aurkeztu ahal izango dituzte bertako arrazen aleak, euskal artzain txakurrak eta gure artaldeekin betidanik lan egin duten beste motata batzuetako txakurrak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 19a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.