EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017130

IRAGARKIA, Sefanitro 06 BEPBko Babes Akustiko Bereziko Eremuko 1 Azpizonako Zonako Plana jendaurrean jartzeari buruzkoa.

Organo emailea: BARAKALDOKO UDALA
Xedapenaren data: 2017-05-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201703478
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
2016ko abenduaren 30eko Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordio bidez (626/43/2016-4 zenbakidun akordioaren ebazpenaren laugarren puntua) honako hau adostu da: 2016ko azaroaren 18an Sefanitro 06 BEPB 1EUko Itun Batzarrak aurkeztu duen Sefanitro 06 BEPBko Babes Akustiko Bereziko Eremuko 1 Azpizonako Zonako Plana onartu aurretik, hilabeteko epean jendaurrean jartzea erabaki da, espedientera bildutako dokumentazioa edonork (pertsona fisiko nahiz juridikoa) aztertu eta alegazioak aurkez ditzan.
Horretarako, iragarki hau udaletxeko iragarki-taulan, udal webgunean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da. Dokumentazioa interesatuen eskura egongo da aldizkari ofizialetan lehenengo iragarkia argitaratzen den egunetik azkeneko iragarkia argitaratu ondoko hilabetea igaro arte, eta jendearentzako harrera orduetan aztertu ahal izango da Udaletxeko Ingurumen, Osasun eta Kontsumo Arloko Lege eta Administrazio Zerbitzuan. Halaber, aipatu jendaurreko informazio epean, udal webgunean egongo da 1 Azpizonako Zonako Plana.
Barakaldo, 2017ko maiatzaren 9a.
Alkatea,
AMAIA DEL CAMPO BERASATEGUI.