EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017130

188/2017 DEKRETUA, uztailaren 4koa, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kide batzuk kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201700188
Xedapenaren data: 2017-07-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201703468
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2012/09/25ean argitaratutako 2012/09/18ko 201200178 DEKRETUA
  • Ikus 2015/04/29an argitaratutako 2015/04/21eko 201500052 DEKRETUA
  • Ikus 2015/06/19an argitaratutako 2015/06/16ko 201500106 DEKRETUA

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zen, honako helburu honekin: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.
Etxepare Euskal Institutua nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasuna du, eta Eusko Jaurlaritzan kultura arloko eskumena duen sailari atxikita dago. Honako hauek dira institutuaren organo artezkariak: Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria.
Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak ezartzen du, halaber, kide anitzeko bi organok (Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua) eta kide bakarreko batek (zuzendaria) osatuko dutela institutua.
Maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretu horrek 10. artikuluan ezartzen du zer bokalek osatzen duten patronatua, eta berezko bokalak eta ez-berezkoak bereizten ditu.
Aipatutako dekretuaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, patronatuko berezko bokalak izango dira, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean arlo hauen eskumena duten sailak ordezkatuko dituzten bost bokal: kanpo-harremanak, kultura, hezkuntza, hizkuntza-politika eta ogasuna eta administrazio publikoa.
Azken urteetan, aldaketa bat gertatu da Eusko Jaurlaritzaren egitura-esparruan, dekretu hau dela bide: 24/2016 Dekretua, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.
Aldaketa horren ondorioz, eguneratu egin behar da Etxepare Euskal Institutuaren patronatuko berezko bokalen zati bat.
Halaber, maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 10.2 a)artikuluan ezarritakoaren arabera, patronatuaren osaeran 15 bokal ez-berezko egon behar dira, euskal kultura, filologia eta letrak ordezkatuz. Bokal horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak izendatuko ditu, presidente exekutiboak proposatuta. Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 7.3 artikuluan eta maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 10.4 artikuluan xedatuta dago: Eusko Legebiltzarrak izendatutako bokalak Patronatuko bokal ez-berezko izango dira, eta lau urterako izendatuko dira; hala ere, beste lau urterako behin bakarrik berriztatu ahal izango zaie kargua segidan; epe hori igaro ostean, egiteko horiek betetzen jarraituko dute, harik eta horien ordezkoak izendatu arte.
Euskal kultura, filologia eta letrak ordezkatzen dituzten bokal batzuen kasuan, epe horiek igaro dira, eta, beraz, eguneratu egin behar da Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko bokal ez-berezkoen zati bat.
Bestalde, 10.2 b) artikuluak ezartzen duenez, Patronatuko kide izango dira kulturako hainbat lanbide-sektore ordezkatuko dituzten 5 bokal berezko, eta horiek Eusko Legebiltzarrak proposatuko ditu.
Izendapenen epea amaituta, Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zuen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 7.2.d) eta 7.3 artikuluetan eta Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 10.2.b) eta 10.4 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, sail honek Eusko Legebiltzarrera jo du institutu horretako patronaturako beste bost bokalen izendapena proposa dezan, kulturako lanbide-sektoreak ordezkatzeko.
2017ko maiatzaren 29ko bilkuran, Kultura, Euskara eta Kirol Batzordeak 5 izendapenak egin zituen.
Horiek horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zuen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoaren arabera –zeinetan Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen baita–, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko uztailaren 4ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Honako hauek Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko berezko bokal kargutik kentzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kanpo-harremanak, kultura, hezkuntza, hizkuntza-politika eta ogasuna eta administrazio publikoa arloen eskumena duten sailen ordezkaritzan:
– Patxi Xabier Baztarrika Galparsoro jauna.
– Carmelo Arcelus Múgica jauna.
2. artikulua.– Honako hauek Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko berezko bokal izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean kanpo-harremanak, kultura, hezkuntza, hizkuntza-politika eta ogasuna eta administrazio publikoa arloen eskumena duten sailen ordezkaritzan:
– Miren Dobaran Urrutia andrea.
– Juan Miguel Bilbao Garai jauna.
3. artikulua.– Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko ez-berezko bokal kargutik kentzea honako hauek:
1.– Euskal kultura, filologia eta letrak ordezkatzen dituzten bokalak:
– Andres Urrutia Badiola jauna.
– Jean Etchegoien Elissagaray jauna.
– Koldo Martinez Urionabarrenetxea jauna.
– Koldo Tapia Garmendia jauna.
2.– Kulturako hainbat lanbide-sektore ordezkatzeko bokalak, Eusko Legebiltzarrak proposatuta:
– Iñaki Arteta Orbea jauna.
– Itziar de Blas Fernández de Gamarra andrea.
– Iñigo Zabalza Landa jauna.
4. artikulua.– Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko ez-berezko bokal izendatzea honako hauek:
1.– Euskal kultura, filologia eta letrak ordezkatzen dituzten bokalak:
– Josune Ariztondo Akarregi andrea.
– Jaime Otamendi Muñagorri jauna.
– Ana Toledo Leceta andrea.
– Karmele Jaio Eiguren andrea.
2.– Kulturako hainbat lanbide-sektore ordezkatzeko bokalak, Eusko Legebiltzarrak proposatuta:
– María Victoria Revuelta Sierra andrea.
– Laura Mintegi Lakarra andrea.
– Icíar Lamarain Cenitagoya andrea.
5. artikulua.– Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko ez-berezko bokal gisa berritzea honako hauek:
1.– Euskal kultura, filologia eta letrak ordezkatzen dituzten bokalak:
– Ignacio Maria Dorronsoro jauna.
– Daniel Angel Castillejo Osoro jauna.
– Jose Antonio Fernández Gutiérrez jauna.
– M.ª del Coro Navarro Echeverría andrea.
– Iñaki Salvador Gil jauna.
– Francisco Valderrama Arrieta jauna.
– Idoya Zabaleta Morán andrea.
2.– Kulturako hainbat lanbide-sektore ordezkatzeko bokalak, Eusko Legebiltzarrak proposatuta:
– Felipe Juaristi Galdós jauna.
– Amaia Espinosa Azkune andrea.
AZKEN XEDAPENA.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko uztailaren 4ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.