EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017127

IRAGARKIA, Jump Inl Junior, S. Coop. sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

Organo emailea: JUMP INL JUNIOR, S. COOP.
Xedapenaren data: 2017-06-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201703413
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
2017ko ekainaren 19ko 17:00etan, Jump Inl Junior, S. Coop. sozietateak ezohiko batzar orokorra egin zuen enpresaren egoitzan (Ibarra Zelaia kalea 2, Oñati). Bazkide guztiak izan ziren bertan, eta besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituzten, aho batez:
HITZARMENAK
«Jump Inl Junior, S. Coop. sozietatea desegitea».
«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta honako hauek kooperatibaren likidatzaile izendatzea: Matxalen Palacio Atxutegi, Ander Iturriagagoitia Aizpiri eta Miren Fernandez Larrañaga, sozietatearen estatutuetako 51. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz».
«Likidazioan dagoen Jump Inl Junior, S. Coop. sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea aho batez onartzea». (Likidatzear)
«Sozietatearen ondarea banatzeko proiektua onartzea. Proiektu hori Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera prestatu zen».
«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».
Batzar horretan egon ziren bazkide guztiek onartu zuten batzarraren akta, eta likidatzaileek izenpetu zuten batzarra amaitzean. Likidatzaileek eta izenpetzeko izendatutako bazkideek egun horretako 19:00etan izenpetu zuten akta hori.
Jakinarazten da erabaki horien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren helbide sozialean, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Oñati, 2017ko ekainaren 19a.
Likidatzailea,
MATXALEN PALACIO ATXUTEGI.
Likidatzailea,
ANDER ITURRIAGAGOITIA AIZPIRI.
Likidatzailea,
MIREN FERNANDEZ LARRAÑAGA.