EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017127

IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 12ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira «Industria Digitala 2017», «Innobideak-Lehiabide 2017», «Innobideak-Kudeabide 2017», «Innobideak-Pertsonak 2017» eta «Basque Industry 4.0» programak.

Xedapenaren data: 2017-06-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201703412
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/04/27an argitaratutako 2017/04/12ko IRAGARPENA akatsen zuzenketa [201702146]
  • 2017/04/27an argitaratutako 2017/04/12ko IRAGARPENA akatsen zuzenketa [201702147]
  • 2017/04/27an argitaratutako 2017/04/12ko IRAGARPENA akatsen zuzenketa [201702148]
  • 2017/05/10rean argitaratutako 2017/04/26ko IRAGARPENA akatsen zuzenketa [201702331]
  • 2017/05/10rean argitaratutako 2017/04/28ko IRAGARPENA akatsen zuzenketa [201702332]

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) zuzendari nagusiak ebazpen bat eman zuen 2017ko ekainaren 12an «Industria Digitala 2017», «Innobideak-Lehiabide 2017», «Innobideak-Kudeabide 2017», «Innobideak-Pertsonak 2017», eta «Basque Industry 4.0» Laguntza Programen zuzenketei buruz, eta hauxe da ebazpen horren edukia:
Lehenengoa.– Ulertuko da «Industria Digitala 2017», «Innobideak-Lehiabide 2017», «Innobideak-Kudeabide 2017», «Innobideak-Pertsonak 2017» eta «Basque Industry 4.0» laguntza programen araudietan Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari eginiko erreferentzia guztiak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari eginak direla.
Bigarrena.– Akatsen zuzenketa hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Bilbao, 2017ko ekainaren 12a.
Zuzendari nagusia,
ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.