EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017127

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 21ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2017 ekitaldirako antzerki birak eta antzerki denboraldiak egiteko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2017-06-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201703397
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/08an argitaratutako 2017/03/27ko EBAZPENA [201702844]

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2017ko martxoaren 27ko Ebazpenak antzerki denboraldiak eta antzerki birak egiteko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.
Agindu horren 14 eta 15 artikuluek ezartzen dute, batetik, Balorazio Batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela, eta bestetik, Balorazio Batzordearen zeregina izango dela aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta ebazpen-proposamena egitea Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta beraren osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:
– Lehendakaria: Irene Larraza Aizpurua, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendaria.
– Idazkaria: Alex Aginagalde Lopez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko beste teknikari bat.
– Bokalak:
a) Norka Chiapuso Cantabrana, edo haren ordezkoa.
b) Marta Monfort Ayestaran, edo haren ordezkoa.
c) Amagoia Garaizabal Armesto, edo haren ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.
Donostia, 2017ko ekainaren 21a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MIREN BEGOÑA ARZALLUZ LOROÑO.