EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2017125

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 21ekoa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko sariak sortu eta emateko prozedura onartzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen duena.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-06-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201703358
Maila: Ebazpena
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko sariak sortu eta horiek emateko prozedura onartuko duen dekretu-proiektua prestatu du Segurtasun Sailak; eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu beharko da proiektu hori.
Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta xedapenon izaera dela eta beharrezkoa bada, jendaurrean jarri beharko dira.
Horren ondorioz, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, dekretu-proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Azaldutako guztiarengatik, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 11.2.a) artikuluarekin bat etorriz, honako hau.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzaren Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko sariak sortu eta emateko prozedura onartzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bigarrena.– Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, proiekturen edukia Segurtasun Sailaren Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan egongo da eskura (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), bai eta euskadi.eus-en ere, alegia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 21a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.