EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2017125

836/2017 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Jose Pujana Uriarte andrea Arabako Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko zuzendari lanpostutik kentzeko dena, Osakidetzako beste postu batean zerbitzuak emateko.

Xedapenaren zenbakia: 201700836
Xedapenaren data: 2017-05-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201703346
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2008/05/21ean argitaratutako 2008/04/22ko 200800820 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 820/2008 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 21eko EHAA, 95. zk.), M.ª Jose Pujana Uriarte andrea Arabako Ospitale Psikiatrikoko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2010eko urriaren 7ko Erabakiaren bidez, Arabako Ospitale Psikiatrikoa eta Ospitalez kanpoko Osasun Mentala delakoaren izena aldatu zen, eta Arabako Osasun Mentaleko Sarea izena jarri zitzaion.
Aintzat hartuta ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– M.ª Jose Pujana Uriarte andrea Arabako Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko zuzendari lanpostutik kentzea, Osakidetzako beste postu batean zerbitzuak emateko, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2017ko maiatzaren 31ko lanaldia bukatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Arabako Osasun Mentaleko Sareari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 31.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.