EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2017124

IRAGARKIA, A-8an eta sarbideetan ibilgailuak arin erretiratzeko eta garabiak eskura izateko zerbitzua helburu duen administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: T-0106/17).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-06-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201703337
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: T-0106/17
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: kontratu hau ez da lotetan banatzen, Bizkaiko Lurralde Historikoan soilik burutuko den kontratua baita, eta ez da berau osatzen duten jarduketen koordinazio eta planifikaziorik behar.
c) Egiteko lekua: hauek izango dira jardun-guneak: A-8 autobidearen Bizkaiko zatian, 110 kp-tik (Basauri) 139 kp-ra (Kantabriarekin muga), San Mamesetik Bilborako sarbide berrien eragin-guneak, 118 kp inguruan (Olabega eta Kastrexana ingurua), eta A-8rako sarbideak Bilboko metropolialdean (BI-637 Avanzada; BI-631 Aireporturako lotunea, N-637 Errontegi eta Txorierri; N-644 Santurtzirako lotunea).
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: urtebete (1), gehienez ere, kontratua formalizatzen denetik aurrera.
3.– Izapideak, eta adjudikatzeko prozedura eta modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: zenbait irizpide.
– Eskaintza ekonomikoa: 90 puntu.
– Hobekuntza gehigarria: 10 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitazioaren gehienezko aurrekontua 138.842,97 eurokoa da, eta beste 29.157,03 euro BEZari dagozkionak; 168.000 euro orotara. Zenbateko hori honela banatuko da urteka:
– 2017. urtea: 46.280,99 euro, eta 9.719,01 euro, BEZarenak. Guztira: 56.000,00 euro.
– 2018. urtea: 92.561,98 euro, eta 19.438,02 euro, BEZarenak. Guztira: 112.000,00 euro.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 87 73.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den eguna.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
Sailkapena: aukerakoa, 29.2.3 klausulan eskatzen den kaudimena ordezteko.
Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
– Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.2 puntuan zehazten den moduan.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 21a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Segurtasun Sailaren erregistroa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete (2), eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko baitzaizkio SPKLTBren 152.3 artikuluan aipatutako izapideak (balio anormalak edo neurriz kanpokoak) bete behar badira.
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
1) Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) «B» gutun-azalaren data: 2017ko abuztuaren 2a.
e) Ordua: 10:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
Argibide administratiboak: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko du lizitazio-iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzearen gastua (466,14 euro).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 20a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.