EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2017123

HUTS-ZUZENKETA, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko maiatzaren 24ko Aginduarena, zeinaren bidez 2017ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautzen eta iragartzen baitira.

Xedapenaren data: 2017-05-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201703300
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/06/08an argitaratutako 2017/05/24ko AGINDUA akatsen zuzenketa [201702843]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Era horretako akats bat atzeman da 2017ko ekitaldirako lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak arautzen eta iragartzen dituen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko maiatzaren 24ko Aginduan (2017ko ekainaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 108.zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
1.– 4. artikuluaren 1. apartatuan, hau dio:
1.– Onuradun izateko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatu hauek, baldin eta beren eskumen edo xedeen artean jarduera turistikoa sustatzea badago eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan zehaztutako egoeraren batean ez badaude:
Tokiko alorrean jarduten duten erakunde publikoak (udaletxeak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak).
a) hiriburuetakoak.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako tokietakoak.
Eskualde-mailan nahiz eskualdez gaindikoan jarduten duten erakundeak: koadrila eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapenerako elkarteak, turismoko partzuergoak, fundazioak eta beste erakunde eta elkarteak, hurrengo artikuluan bildutakoak izan ezik.
Baina hau esan behar du:
1.– Onuradun izateko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatu hauek, baldin eta beren eskumen edo xedeen artean jarduera turistikoa sustatzea badago eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan zehaztutako egoeraren batean ez badaude:
1.– Tokiko alorrean jarduten duten erakunde publikoak (udaletxeak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko enpresa-erakunde publikoak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak).
a) hiriburuetakoak.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako tokietakoak.
2.– Eskualde-mailan nahiz eskualdez gaindikoan jarduten duten erakundeak: koadrila eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapenerako elkarteak, turismoko partzuergoak, fundazioak eta beste erakunde eta elkarteak, hurrengo artikuluan bildutakoak izan ezik.
2.– II. eranskinaren 1. apartatuan, hau dio:
1.– Eranskin honetan zehaztutako laguntzen onuradun izan ahalko dira agindu honen 4.1.a) eta 4.2 artikuluetan zerrendatutako erakundeak, bai eta eskualdeko turismo-lankidetzako erakundeetako kide ez diren 4.1.b) artikuluan aipatutako toki-erakundeak, baldin eta horiek ez badira existitzen edo ez badira eratu beren esparru geografikoan, betiere toki-erakunde horiek turismo-bulegoen edo informazio-puntu turistikoen titularrak badira, horiek Itourbask Euskadiko Turismo Bulegoen sarekoak badira eta urte guztian irekita badaude.
Baina hau esan behar du:
1.– Eranskin honetan zehaztutako laguntzen onuradun izan ahalko dira agindu honen 4.1.1.a) eta 4.1.2 artikuluetan zerrendatutako erakundeak, bai eta eskualdeko turismo-lankidetzako erakundeetako kide ez diren 4.1.1.b) artikuluan aipatutako toki-erakundeak, baldin eta horiek ez badira existitzen edo ez badira eratu beren esparru geografikoan, betiere toki-erakunde horiek turismo-bulegoen edo informazio-puntu turistikoen titularrak badira, horiek Itourbask Euskadiko Turismo Bulegoen sarekoak badira eta urte guztian irekita badaude.