EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017121

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 14koa, Kulturako sailburuordearena, Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta bere osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2017-06-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201703255
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/05/16an argitaratutako 2017/05/03ko AGINDUA [201702409]

Ikusi da Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko maiatzaren 3ko Agindua.
Kontuan izan da agindu horren 9. artikuluak aipaturiko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzorde batek Ebazpen proposamena egingo duela eta Batzorde horren kideak izendatzea eta bere osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez emango direla jasotzen duela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Idazkaria: titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren, Mikel Etxeberria Agirresarobe eta Imanol Arana Ariz (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikariak).
Batzordekideak:
a) Koreografia sorkuntza: Blanca Arrieta Albandoz; Olatz de Andres Zubillaga; José Agustín Pérez López. Ordezkoa: Igor de Quadra Belaustegigoitia.
b) Dantza-lanak I eta Ekoizpenak II: Natividad Buil Franco; Laura Etxebarria Lus; Isabel Ferreira Zarzuela; Ana López Asensio; Fernando Piñeiro Fernández. Ordezkoa: Ana Remiro Esnoz.
c) Dantza konpainiak sendotzea: Lide Arana Arregui; Ana Remiro Esnoz; Gabriel Ocina Saenz de la Fuente. Ordezkoa: Ana López Asensio.
d) Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza: Mari Carmen Agüero Montoya; Elena Alzaga Bilbatua; Atxarte Lopez de Munain Zúñiga. Ordezkoa: Lide Arana Arregui.
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 14a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.