EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017121

15/2017 DEKRETUA, ekainaren 22koa, Lehendakariarena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan ikerketan eta garapenean inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresa eragileak ordezkatzeko kideak kargutik kentzeko eta izendatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201700015
Xedapenaren data: 2017-06-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201703244
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/05/27an argitaratutako 2014/04/24ko 201400014 DEKRETUA

Lehendakariaren apirilaren 24ko 14/2014 Dekretuaren bitartez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan ikerketan eta garapenean inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresa eragileen ordezkatzeko kideak izendatu ziren.
Legealdi berri bat hasi denez, eta enpresa-sektoreko hainbat agentek RIS 3 estrategiaren hedapena ezagutu eta estrategia bera haien ekarpenekin eta ikuspen pluralarekin aberastu dezaten, beste kide batzuk izendatzen dira.
Horrenbestez, hauxe
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Lehendakariaren apirilaren 24ko 14/2014 Dekretuaren bitartez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan izendatutako kideak kargutik kentzea eta eskerrak ematea eskainitako lankidetzarengatik eta egindako ekarpenengatik,
José Luis San Pedro Guerenabarrena jauna.
Andrés Aizkorreta García jauna.
Antonio María Pradera Jauregui jauna.
Fernando Querejeta San Sebastián jauna.
Bigarren artikulua.– Honako hauek izendatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kide, ikerketan eta garapenean inbertsio pribatua egiten duten sektore eta enpresa eragileak ordezkatzeko:
José Luís Unda Malcorra jauna, Sener Ingeniería y Sistemas, S.A. enpresaren zuzendari nagusia.
Rosa María García García andrea, Siemens-Gamesa Renowable Energy enpresaren presidentea.
Francisco José Riberas Mera jauna, Gestamp enpresaren presidentea eta kontseilari delegatua.
Iñigo Ucín Azcue jauna, Mondragon Korporazioaren presidentea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 22an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.