EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017120

IRAGARKIA, 2017ko maiatzaren 31koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da AP 8 euskarria aldatzea Zubieta TAE azpiestaziorako adarra Hernani-Azpeitia 1 eta 2ko izeneko 132 kV-ko airetiko, zirkuitu bikoitza motakoa, linea elektrikoan lotzeko proiektua, Urnieta eta Hernani udalerrietan.

Xedapenaren data: 2017-05-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201703234
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriaz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeko 55. artikulua (2013-12-27ko EAO) eta goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (BOE, 2008-03-18, jendaurrean erakutsiko da erreferentziako linea. Izan ere, instalazio horri dagokionez eskatu dute administrazio-baimena, burutzapen-proiektua onartzea eta herri-onurako deklaratzea.
Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.; egoitza: San Adrian hiribidea 48, 48003 Bilbao (Bizkaia).
Erreferentzia: 20-24072/AT-H-2017-34.
Linearen ezaugarriak: Espedientean dagoen Ivan Martín Cavia jaunak 2017ko maiatzean sinaturiko proiektuan jasotakoak.
Linearen ibilbidea: Urnieta eta Hernani udalerriak.
Helburua: AP 8 euskarria ordezkatzea Zubieta TAE azpiestazioarako adarra Hernani-Azpeitia 1 eta 2 izeneko 132 kV-ko, zirkuitu bikoitza motakoa, linea elektrikoan lotzeko.
Aurrekontua: 128.438,14 euro.
Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere lursailen jabeek eta proiektuaren eraginpeko gainerako titularrek, zeinen zerrenda iragarki honen amaieran adierazten baita. Espedientea aztergai egongo dira Donostiako Easo kaleko 10.ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, edo dagokion udaletxean. Bulego horretan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotako alegazioak, bi aletan, 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Donostia, 2017ko maiatzaren 31.
Lurralde-ordezkaria,
JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.