EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017120

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak – 2017. urtea.

Organo emailea: ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Xedapenaren data: 2017-06-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201703219
Maila: Ebazpena
Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.
Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-efizientzia sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.
Hortaz, laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko proiektuak sustatzea.
Adierazitako guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari (2017. urtea) dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.
Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari (2017. urtea) dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Bilbao, 2017ko ekainaren 5a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.