EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017120

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deialdia egin eta argitara ematen dituena – 2017. urtea.

Organo emailea: ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Xedapenaren data: 2017-06-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201703215
Maila: Ebazpena
Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2030ko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza-programa abian jartzea, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko, jarduera-sektore guztietan.
Hortaz, laguntza-programa hau eratu da Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako hirugarren sektoreko eraikin eta instalazioetan energiaren aurrezkia lortzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduerak sustatzeko helburu nagusia izanik, baita haietan energia berriztagarrien erabilera areagotzeko ere.
Adierazitako guztiagatik, hau
EBAZTENDUT:
Lehenengoa.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2017ko hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.
Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat, 2017ko hirugarren sektorean energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Bilbao, 2017ko ekainaren 5a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.