EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017119

IRAGARKIA, Lan Merkatuaren Zentsuaren datu-baseak eguneratzeko lanak egiteko zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: A-013/DEPS2017).

Xedapenaren data: 2017-06-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201703176
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoak: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 94 06.
5) Telefaxa: 945 01 94 51.
6) Posta elektronikoa: trabajo-contratacion@euskadi.eus.
7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino egun bat lehenago.
d) Espediente-zenbakia: A-013/DEPS2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatzen den egunaren biharamunean hasi eta 2017ko abenduaren 31ra arte.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) CPV (nomenklatura-erreferentzia):79320000-6.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa esleitzeko zenbait irizpide (100 puntu).
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa (55 puntu).
– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: kudeaketa teknikoa (45 puntu).
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 52.500,00 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: 52.500 euro + 11.025,00 euro –BEZari dagozkionak– berdin 63.525 euro, 2017. urtean erabiltzekoak.
6.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: aukerakoa, 29.2.3 klausulan eskatzen den kaudimena ordezteko.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.2. puntua.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 11, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula partikularren pleguan eta oinarri teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1.– Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila.
2.– Helbidea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Erregistroa, Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua.
3.– Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.
2) Helbidea: Donostia kalea 1 – Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko 1. aretoa (Lakua II).
3) Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Data: 2017ko uztailaren 18a.
5) Ordua: 10:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.
2) Helbidea: Donostia kalea 1 – Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko 1. aretoa (Lakua II).
3) Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Data: 2017ko uztailaren 28a.
5) Ordua: 10:00ak.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 12a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.