EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017119

178/2017 DEKRETUA, ekainaren 20koa, «Club Náutico Hondarribia» herri-onurakotzat deklaratzekoa.

Xedapenaren zenbakia: 201700178
Xedapenaren data: 2017-06-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201703173
Maila: Dekretua
Club Náutico Hondarribia kirol kluba CD0001172 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta hemen du helbide soziala: dea. Garatzen dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezko da herri-onurakotzat deklaratzea, Kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.
Izan ere, kirol klubak bete egiten ditu herri-onurakotzat deklaratua izateko eskakizunak, arau hauetan agertzen baitira: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 22ko 11/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian, eta ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta ondorengo batzuetan, kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzkoa baita dekretu hori. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak.
Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2017ko ekainaren 20an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Herri-onurakotzat jotzea «Club Náutico Hondarribia» kluba, CD0001172 zenbakiarekin baitago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, hauxe iritzita: bere funtzioak garatuz, mesede egiten diola Euskadiren interes orokorraren sustapenari. Horrela, bada, Euskadiko Kirolaren 11/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 20an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.