EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017119

177/2017 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzeko eta beste batzuk izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201700177
Xedapenaren data: 2017-06-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201703170
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2011/12/12an argitaratutako 2011/11/29ko 201100253 DEKRETUA
  • Ikus 2014/03/21ean argitaratutako 2014/03/11ko 201400033 DEKRETUA
  • Ikus 2017/02/17an argitaratutako 2017/02/14ko 201700044 DEKRETUA

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortu zen, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua aipatutako erakundearen gobernu-organo gorena da.
Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren; estatutu horien 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Administrazio Kontseilua honako kide hauek osatuko dute:
a) Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.
b) Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.
c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia.
d) Eusko Jaurlaritzak izendatu, eta, hala badagokio, kargutik kenduko dituen bi kontseilukide, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.
e) Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkari izango diren bost kontseilukide. Aipatutako sindikatuek aukeratuko dituzte bost kontseilukide horiek, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.
f) Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkari izango diren bost kontseilukide. Aipatutako elkarteek aukeratuko dituzte bost kontseilukide horiek, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.
Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011ko abenduaren 12ko EHAA, 233. zk.), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatu ziren, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat.
Horren ostean, beste zenbait berriztapen egin dira Lanbideren Administrazio Kontseilua osatzen duten kideen artean, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkoena bai Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen ordezkoena.
Gaur egun, Lan eta Justizia Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretua indarrean jarri ostean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren kideak berritzeko proposamena egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkoak izan eta sail horri dagozkion kideak, hain zuzen.
Halaber, jaso egin dira Euskal Enpresarien Konfederakuntza-Confebaskek eta Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikalak egindako zenbait jakinarazpen, 2017ko maiatzaren 24an eta 2017ko ekainaren 13an, hurrenez hurren; horien bidez, jakitera eman dute zer aldaketa egon den anbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko ordezkarien artean; beraz, behar diren kargu-gabetzeak eta izendapenak egin behar dira.
Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko ekainaren 14an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide hauek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariak zirenak, orain arte betetzen zituzten karguetatik kentzea:
Maria Elena Pérez Barredo, kide titularra, eta Joaquín Díaz Arsuaga, ordezko kidea.
2. artikulua.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide hauek izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa:
Juan Ramón Azkue Manterola, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, kide titularra; eta Elena Pérez Barredo, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria, ordezko kidea.
3. artikulua.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluan enpresaburuen elkarteen ordezkaritza duen kide hauek kargutik kentzea, Euskal Enpresarien Konfederakuntza-Confebaskek proposatuta:
José Miguel Ayerza Mendiburu, kide titularra; eta Nerea Zamacola Gárate, ordezko kidea.
4. artikulua.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluan enpresaburuen elkarteen ordezkaritza izango duten kide hauek izendatzea, Euskal Enpresarien Konfederakuntza-Confebaskek proposatuta:
Nerea Zamacola Gárate, kide titularra; eta Mikel Sarriegi Etxeberria, ordezko kidea.
5. artikulua.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide hau, sindikatuen ordezkaria, Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikalak (CCOO) izendatua, orain arte betetzen zuen kargutik kentzea:
María Dolores García García, kide titularra.
6. artikulua.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluan sindikatuen ordezkaria izango den kide hau izendatzea, Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikalak (CCOO) proposatuta:
María Cruz Vicente Peralta, kide titularra.
7. artikulua.– Dekretu honek onesten den egunetik izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 20a.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.