EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017118

IRAGARKIA, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Kontseiluan ordezkaritza duten erakundeek jakinarazitako izendapen formalak eta lehendakariaren eta lehendakariordearen hautaketa.

Xedapenaren data: 2017-06-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201703158
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 1999/06/07an argitaratutako 1999/05/11ko 199900213 DEKRETUA

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua kooperatiben, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateen ordezkariek osatzen dute, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 145.4 artikuluan araututakoaren arabera.
Maiatzaren 11ko 213/1999 Dekretuak Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua arautzen du, eta, 5. artikuluan zehazten duenez, hauek dira erakunde publiko hori osatuko dutenak: Euskadiko Kooperatiben federazioek izendatutako kide bana, eta, hala badagokio, beste bat osagarria, ordezkaritza osoaren % 51ra gutxienez heldu arte; Eusko Jaurlaritzak izendatutako hiru kide, horien artean Gizarte Ekonomiako zuzendaria; eta unibertsitateetako hiru kide, Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak izendatutakoak, hurrenez hurren.
Halaber, 213/1999 Dekretuaren 6. artikuluko lehenengo puntuan jartzen duenez, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko Araudiaren 10. artikuluaren bosgarren puntuaren idazkera berriarekin bat etorriz, lau urterako izendatuko dira Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Goreneko kideak, lehendakaria eta lehendakariordea tartean, eta kide berak berriro izendatu ahalko dira.
Aipatu epea igaro eta gero, denen ezagutzarako jakinarazten dira erakunde horien izendapenak, zenbait kasutan berrautapenak dira.
Eusko Jaurlaritza:
– Joaquín Díaz Arsuaga, Lan eta Justizia Sailekoa.
– Peli Manterola Arteta, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailekoa.
– Aitor Urzelai Inza, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailekoa.
Euskal unibertsitateak:
– Aitor Bengoetxea Alkorta, Euskal Herriko Unibertsitatekoa.
– Marta Enciso Santocildes, Deustuko Unibertsitatekoa.
– Saioa Arondo Lasagabaster, Mondragon Unibertsitatekoa.
Euskadiko Kooperatiben Federazioak:
– Javier Goienetxea Urkaregi, Euskadiko Lan Elkartu, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kredituko Kooperatibetako Federaziokoa.
– Patxi Olabarria Furundarena, Euskadiko Lan Elkartu, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kredituko Kooperatibetako Federaziokoa.
– Agustín Mendiola Gorospe, Euskadiko Lan Elkartu, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kredituko Kooperatibetako Federaziokoa.
– Mikel Larrea Azpeitia Euskadiko Lan Elkartu, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kredituko Kooperatibetako Federaziokoa.
– Alejandro Elejabarrieta Goienetxe, Euskadiko Lan Elkartu, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kredituko Kooperatibetako Federaziokoa.
– Pablo Durana Duque, Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Kooperatiben Kontseilukoa.
– Luís Gonzalo Saez de Ibarra Martínez de Estarrona, Euskadiko Garraiolarien Kooperatibetako Federaziokoa.
Bestalde, aipatu 213/1999 Dekretuaren 10.1 eta 11. artikuluetan zehazten da Osoko Bilkurak bere kideen artean hautatuko dituela lehendakaria eta lehendakariordea. Horren haritik, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren Osoko Bilkurak 2017ko martxoaren 9an hautatu zituen bai lehendakaria bai lehendakariordea. Beraz, izendapen horien berri ematen da, guztiek jakin dezaten:
– Javier Goienetxea Urkaregi, lehendakaria.
– Joaquín Díaz Arsuaga, lehendakariordea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 2a.
Jardunean den idazkari nagusi teknikoa,
SANTIAGO MERINO HERNÁNDEZ.