EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017118

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 2koa, Industriako sailburuordearena. Honen bidez, 2016ko ekitaldian Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 19ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda jakinarazten da. Agindu horren bidez, banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEen nazioartekotzeari laguntzeko Global Lehian programa arautzen da.

Xedapenaren data: 2017-06-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201703136
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/15ean argitaratutako 2016/04/13ko EBAZPENA [201601568]

Diru-laguntza publikoak emateko, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Horrenbestez, laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin ondoren, ebazpen honen bidez, onuradunen zerrenda argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2016ko Global Lehian programaren onuradunen zerrenda argitaratzea (ikus eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 2a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.