EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017117

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Bilbao-Basurtu ESIko Basurtuko Unibertsitate Ospitalerako ekipamendu medikoa eskuratzea» helburu duen espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-06-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201703121
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako Ente Publikoa, Bilbao-Basurtu ESIa, Montevideo hiribidea, 18, 48013 Bilbo (Bizkaia).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Bilbao-Basurtu ESIa – Kontratazio Zerbitzua.
c) Espediente-zenbakia: G/130/20/4/1183/O621/0000/062017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: Basurtuko Unibertsitate Ospitalerako ekipamendu medikoa eskuratzea.
c) Loteak eta kopurua: bai, 7.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 109.357,01 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 109.357,01 euro (BEZik gabe).
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia: Bilbao-Basurtuko ESIa. Montevideo hiribidea 18, 48013 Bilbo (Bizkaia).
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta gaitasun tekniko eta profesionalak: ikusi oinarriak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 11, 12:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eskatzen direnak.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a) puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldagaiak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak Baloratzeko irizpideak, Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
– Balorazio ekonomikoa: 50.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:
– Balorazio teknikoa: 50 puntu; gutxieneko atalasea: 25.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Bilbao-Basurtuko ESIa. Montevideo hiribidea 18, 48013 Bilbo (Bizkaia). Eguna: 2017ko uztailaren 14a, 09:00etan.
b) Gutun-azal ekonomikoak irekitzea: Erakundea: Bilbao-Basurtu ESIa, Helbidea: Montevideo hiribidea 18, 48013 Bilbo (Bizkaia). Eguna: 2017ko uztailaren 26a, 09:00etan.
11.– Argibide gehiago.
12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (466,14 euro).
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net
Bilbao, 2017ko ekainaren 7a.
Presidentea,
IRATXE BENGOA ALONSO.