EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017117

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 838/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-05-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201703116
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 838/2016 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Gloria Andrea Melarejo Saavedra.
Abokatua.
Prokuradorea: Patricia Lanzagorta Mayor
Demandatua: Hector Diego de Reyes.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-05-17an. Hona hemen epaitza:
Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko (Familia) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:
Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, goian aipatutako 838/2016 dibortzio-prozedura bideratu da, zeinaren autoetan 242/2017 epaia eman baita prozedura amaitzeko, 2015-05-17an; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4710). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Hector Diego de Reyes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.