EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017117

EDIKTUA, 2336/2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren ondoriozkoa. Errekurtso hori Gobernuko presidenteak sustatu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Euskadiko Legearen aurka.

Organo emailea: KONSTITUZIO AUZITEGIA
Xedapenaren data: 2017-05-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201703103
Maila: Ediktua

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/08/10rean argitaratutako 2016/07/28ko 201600012 LEGEA partzialki eteten du

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, maiatzaren 23ko probidentzia baten bidez, erabaki du Gobernuko presidenteak sustatutako 2336/2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Euskadiko Legearen aurkakoa, izapidetzeko onartzea. Jakitera ematen da Gobernuko presidenteak Konstituzioaren 161.2 artikulua argudiatu duela. Horren ondorioz, etenda geratzen dira aurkaratutako legearen indarraldia eta aplikazioa, honako hauei dagokienez: 2.3 artikulua; 2.4 artikulua –«Bestela, zuzenbidean onartzen den beste edozein frogabideren bitartez egiaztatu ahal izango da, aurretik prozesu judizial bat egon beharrik gabe»–; 4.2.c) artikulua; 7.1. artikulua; 14.1 artikulua –«eta batzordeak agiriotan adierazitako egitate edo datuak benetakoak direla egiaztatzeko egin beharrekoa egingo du ofizioz.»–; 14.2. artikuluaren c), d) eta e) letrak; 14.4., 14.7, 14.8, 14.9 eta 15. artikuluak, eta seigarren xedapen gehigarria. Prozesuko alderdientzat, etenda geratuko dira errekurtsoa jarri zen egunetik –2017ko maiatzaren 10etik–; hirugarrengoentzat, berriz, Estatuko Aldizkari Ofizialean ediktua argitaratzen den egunetik.
Madril, 2017ko maiatzaren 23a.
Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria,
HERMINIA PALENCIA GUERRA.