EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017114

IRAGARKIA, honako helburu hau duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena: «EAEko administrazio orokorrak Lakuan duen egoitzako jantokia prestatzeko, janaria banatzeko eta erabilitako baxera batzeko zerbitzu osagarria» (A-002-DGPA-2017).

Xedapenaren data: 2017-06-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201703041
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1.
3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 01 90 98.
5) Telefaxa: 945 01 90 29.
6) Helbide elektronikoa: t-saenz@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017-06-26.
d) Espediente-zenbakia: A-002-DGPA-2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak Lakuan duen egoitzako jantokia prestatzeko, janaria banatzeko eta erabilitako baxera batzeko zerbitzu osagarria.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitzan dagoen jantokia, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hamabi (12) hilabete, betiere preskripzio teknikoen agirian bildutako zehaztapenak kontuan hartuta.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) CPV (nomenklatura-erreferentzia). 55100000-1.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: esleitzeko irizpideak: prezioa.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 43.120 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 19.600 euro. Zenbatekoa, guztira: 23.716 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
– Behin-behinekoa: ez.
– Behin betikoa: bai, lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak:
a) Eskatzen den sailkapena: hautazkoa, 29.2.3 klausulan eskatutako kaudimenaren ordez.
Sailkapena, 773/2015 Errege Dekretuarekin bat etorriz:
M taldea, 6. azpitaldea, 1. kategoria.
Sailkapena, 773/2015 Errege Dekretuarekin bat etorriz:
M taldea, 6. azpitaldea, A kategoria.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
Betekizunak: enpresa lizitatzaileek egiaztatu beharko dute amaitutako azken hiru ekitaldietan, negozio-bolumen handieneko urtean, gutxienez 70.000 euroko bolumena eduki izana (BEZik gabe).
Gaitasun teknikoa eta profesionala:
Betekizunak: azken bost urteetan, exekuzio handienekoan, gutxienez 45.276 euro exekutatu izana (BEZik gabe) kontratu honen antzekoak edo berdinak diren zerbitzuetan; ostalaritza-zerbitzuak joko dira halako zerbitzutzat.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 3ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.
3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 161. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
«B» gutun-azalak irekitzea, eskaintza ekonomikoari dagozkionak:
– Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
– Helbidea: Donostia, 1 (Lakua II, I. aretoa).
– Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
– Eguna eta ordua: B gutun-azala: 2017-07-14ko 10:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu (466,14 euros; EHAA).
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.
12.– Subrogazioa: bai. (Ikus administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 9. puntuan adierazitakoa).
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 6a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.