EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017114

172/2017 DEKRETUA, ekainaren 13koa, Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuordea izendatzeko dena.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201700172
Xedapenaren data: 2017-06-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201703018
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2017ko ekainaren 13an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Alberto Alberdi Larizgoitia jauna Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuen sailburuorde izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko ekainaren 13an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.