EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017113

HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, zeinaren bidez baldintzak ez betetzearren bidegabeko ordainketa bat –2015eko kanpaina– itzultzeko prozedura hasten duten ebazpenak jakinarazten baitira.

Xedapenaren data: 2017-05-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201703001
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/06/01ean argitaratutako 2017/05/19ko IRAGARPENA akatsen zuzenketa [201702717]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Gisa horretako akatsak atzeman dira baldintzak ez betetzearren bidegabeko ordainketa bat –2015eko kanpaina– itzultzeko prozedura hasten duten ebazpenak jakinarazteko iragarkian (2017ko ekainaren 1eko EHAA, 103. zk. eta 2017ko ekainaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofizialaren ediktu-taula bakarrean 133. zk., ID: N1700345120). Beraz, zuzendu egiten dira:
2017/2717 orrialdean (2/1), eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren ediktu-taula bakarrean, 3. orrialdean,
Hau dio:
«Ebazpen horiek ez diote administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera».
Baina hau esan behar du:
«Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek 15 eguneko epea dute egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, eman beharreko ebazpena eman baino lehen, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera».
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 14a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.