EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017111

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean. 2. fasea» eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Organo emailea: URAREN EUSKAL AGENTZIA
Xedapenaren data: 2017-05-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201702957
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Proiektuaren xedea da Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko obrak egitea Martuteneko zubiaren eta Lugareñeko zubiaren artean, GI-131 errepidean. Obrak ubidearen 490 m-ko luzera hartzen du, eta egungo ibai-ohea mantentzeko ahalegina egingo da, hura kaltetu gabe, zabalera handituz 0,0 kotatik aurrera. Behin-betiko zabalera 45 metro eta 50 metro artean egongo da.
Lan horiekin batera, beharrezkoa den euri-uren ekaitz-tangari dagozkionak egingo dira, eta, era berean, ur beltzen saneamendu-sare berri bat ere.
Proiektua ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren menpe dago, eta ebaluazio hori onartzeko organo eskuduna Uraren Euskal Agentziaren zuzendaria da.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat etorriz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar duten proiektuak jendaurrean jarriko dira, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera.
Horretarako, proiektua eta haren ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jarriko dira hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.
Obra-proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa interesdunen eskura egongo dira Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta haren webgunean (www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 26a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.