EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017111

IRAGARKIA, «Urkabustaiz (Araba), Gorliz (Bizkaia) eta Lezo (Gipuzkoa) udalerrietako bide-segurtasuneko eta mugikortasun seguru eta jasangarriko hiru hiri-plan prestatzea» xede duen zerbitzuen administrazio-kontratuaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: T-0087/17).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-05-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201702951
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: T-0087/17.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Lote-banaketa: ez.
c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren instalazioak.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko epea: 2017ko abenduaren 31ra arte, kontratua izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: zenbait irizpide.
– Eskaintza ekonomikoa: 91 puntu.
– prezioan sartutako eskaintzei egindako hobekuntzak: 9 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 60.000 euro, BEZa barne.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 87 73.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net.
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko ekainaren 27a.
7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.
Sailkapena: ez.
Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
– Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.2 puntuan zehazten den moduan.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 28a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Segurtasun Sailaren erregistroa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita.
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
1) Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2017ko uztailaren 5a, eta «B» gutun-azala: 2017ko uztailaren 10a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
Argibide administratiboak: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saila – Trafiko Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko du lizitazio-iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzearen gastua (466,14 euro).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 31.
Kontratazio Mahaiko burua,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.