EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2017110

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira hainbat zehapen-espediente irekitzeko Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak eman dituen ebazpenak, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan (LO 1/92), Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan (LO 4/15) eta Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Lege Organikoan (SPL) ezarritakoa haustearekin lotuta.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-05-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201702931
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia) aztertzeko eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala baderitze, prozeduran zehar erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.
2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, irekitzeko ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango dela, eta, azkenean, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.
3.– Jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan isuna ordainduz gero, isunaren kopurua % 50 murriztuko da, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 54. artikuluan ezarritakoaren arabera. Ordainketa-gutuna eskuragarri dago iragarki honen lehenengo puntuan ezarritako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2017ko maiatzaren 25a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.