EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2017110

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Debabarreneko Erakunde Sanitario Integraturako historia klinikoen digitalizazio/informatizazio zerbitzua» espedientearen lizitaziorako prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-05-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201702922
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua, Mendarozabal auzoa, z/g, 20850, Mendaro (Gipuzkoa).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Unitatea.
c) Espediente-zenbakia: G/211/20/1/1128/O371/0000/052017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburua: Debabarreneko Erakunde Sanitario Integraturako historia klinikoen digitalizazio/informatizazio zerbitzua.
c) Loteak eta kopurua: bai, 1.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 121.450,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 133.595,00 euro (BEZik gabe).
5.– Behin betiko bermea: loteko lizitazioaren aurrekontuaren % 5.
6.– Kontratistaren eskakizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez da galdagarria, hala jasota baitago Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina (SPKLTB) onartzen duen 2011ko azaroaren 14ko 3/2011 ELDaren 65.1.b) artikuluan (erregelamendu bidezko garapena 2015eko abuztuaren 28ko 773/2015 EDko 46. artikuluak egiten du, horren arabera aldatu baitira Kontratuen Legearen Araubide Orokorreko zenbait agindu).
b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionala: urteko negozio-zifraren erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez egiaztatuko da kaudimen ekonomiko eta finantzarioa, kontuan izanda azken hiru ekitaldi itxien negozio-bolumen handiena 66.798 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar dela. Kaudimen teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, azken bost urtean gauzatu diren eta lizitazio-kontratu honetakoen berdinak edo antzekoak izan diren zerbitzu nagusien zerrenda aurkeztu beharko da, horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak adieraziz. Egiaztatu egin beharko da egikaritze handieneko urtean metatutako urteko zenbatekoa 66.798 eurokoa edo hortik gorakoa izan dela. Hori egiaztatzeko, hartzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agiriak ere aurkeztu beharko dira. Hartzailea arlo pribatuko eroslea bada, horrek emandako ziurtagiriak, eta halakorik ez bada, enpresariaren aitorpena.
7.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 30a, 15:00etan.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan zehaztutakoa eta espedientearen gainontzeko dokumentazioa.
c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a puntua: Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaritza – Kontratazio Unitatea.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik kontatzen hasita 2 hilabetean.
e) Aldagaiak onartzea: ez.
8.– Eskaintzak Baloratzeko irizpideak klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
– Prezioa: 50 puntura arte.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:
– Laneko programa eta proiektu teknikoan baloratu beharreko alderdiak: 31 puntura arte.
– Kanpoko sistemak eta software osagarria: 19 puntura arte.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Debabarreneko ESIa. Helbidea: Mendarozabal auzoa, z/g, 20850, Mendaro (Gipuzkoa). Data: 2017ko uztailaren 7an, 10:00etan.
b) Eskaintza ekonomikoa: Erakundea: Debabarreneko ESIa. Helbidea: Mendarozabal auzoa, z/g, 20850, Mendaro (Gipuzkoa). Data: 2017ko uztailaren 28a, 10:00etan.
10.– Beste argibide batzuk: balio-judizioan oinarritutako irizpideak klausulen pleguaren karatularen 30.2.b) puntuan jasota daude.
11.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (466,14 euro, gutxi gorabehera).
12.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net
Mendaron, 2017ko maiatzaren 30ean.
Kontratazio Mahaiko presidentea,
ASIER ESNAL ALBIZU.