EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017108

IRAGARKIA, Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez zehapen-espedienteen gainean Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeak emandako ebazpenak jakinaraztekoa.

Xedapenaren data: 2017-05-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201702858
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hilabeteko epea izango du interesdunak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari jarraituz.
Zehapena ordaintzeko ordainketa-gutunaren bidez egin beharko da, bertan zerrendatzen diren banketxeetako batean, eta izen-deiturak eta espedientearen zenbakia adierazi beharko dira.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatu, eta hamabost eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamenduzko bidera joko da, Dirubilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz (abuztuaren 31ko 212/1998).
Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):
L: Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legea eta Lurreko Garraiobideen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 23a.
Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea,
ANTONIO AIZ SALAZAR.