EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017108

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 15ekoa, Lanbideko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzen da, 2016. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Xedapenaren data: 2017-05-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201702839
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/16an argitaratutako 2016/06/15eko EBAZPENA [201602602]

Diru-laguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzen 2016ko deialdiak 7.4 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango dela zein diren deialdi horren babespean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta jasotako zenbatekoak, betiere maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Deialdi hori Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2016ko ekainaren 15eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako 2016ko diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta diru-laguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean ageri denari jarraituz, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 15a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.